Lehen sorospenetako ikastaroa
Sasoiko Zentroa , abenduaren 14a, 2026 , 10:00h
Ba al dakizu nola jokatu segurtasunez eguneroko larrialdi txiki baten aurrean? Garaiz erreakzionatzen jakiteak alde handia eragin dezake.
Horregatik, BBK Sasoikotik gonbidatzen zaituztegu DYAk emango duen Doako Lehen Sorospenen Ikastaro batean parte hartzera.
Saioaren edukiak (astelehena, abenduak 14, 10:00etatik 12:00etara) oinarri teorikoak eta praktika integratu bat izango ditu, modu errazean ikasteko:
Lehen sorospenetako sarrera.
- Arnasbideetako buxadura: nola jokatu kontrako eztarritik joatean, Heimlich maniobra aplikatuz.
- Traumatismoak: erorikoen, buruko kolpeen (traumatismo kraneoentzefalikoak) eta zaurien kudeaketaren aurrean jarduteko jarraibideak.
- Konorte galtzeak: egoera nola identifikatu eta Segurtasuneko Alboko Posizioa (SAP) behar bezala nola aplikatu.
Animatu zaitez zuretzat eta zureentzat segurtasuna eta lasaitasuna irabaztera!
Doako jarduera. Beharrezkoa da izena ematea.
