Pertsonak

Minbizia: Prebentzioa eta informazioa: egitura aldaketen aldeko apustua.

Sasoiko Zentroa , 2 azaroa 2026 , 17:30h

Hartu Emanak elkarteko Kultur Gela

Astelehen arratsaldero, Hartu Emanak elkarteko Kultur Gelak hainbat gai ezagutzeko eta ulertzeko aukera eskaintzen digu, formatu hurbil, atsegin eta dibulgatzailean.

Bizkaiko adinekoen elkarterik handiena den Hartu Emanakekin elkarlanean sustatutako gune hau aktibo mantentzeko, jakin-mina elikatzeko eta ezagutzarekin zein beste pertsona batzuekin harremanetan jarraitzen laguntzeko sortu da.

Minbizia: Prebentzioa eta informazioa, egitura-aldaketen aldeko apustua

Arantza González Arratibel

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteko (ACCB) osasunaren sustapen, prebentzio eta informazio koordinatzailea.

Laburpena

Hitzaldi honetan, hizlariak gure osasuna zaintzeko eta minbizia agertzeko arriskua prebenitzeko jarraibideak eta gakoak azalduko dizkigu.

Doako jarduera, aldez aurretik izena eman gabe.