Naturan inspiratutako zigiluak
BBK Kuna , 21 urria 2026 , 17:30h
Haurrek plastilinaz moldatuko dituzte naturako elementuetan inspiratutako hainbat irudi: hostoak, loreak, animaliak, intsektuak, etab. Ondoren, pinturaz estaliko dituzte beren sorkuntzak, eta zigilu gisa erabiliko dituzte formak paper gainean erreproduzitzeko. Horrela, sorkuntza bat irudi ugari sortzeko tresna bihur daitekeela ikusiko dute.
Eskuen indarra eta zehaztasuna, sormena eta formen pertzepzioa lantzen ditu. Gainera, inprimatzeko teknologia askotan agertzen den erreprodukzio eta errepikapen kontzeptua erraz ulertzeko aukera ematen du