Pertsonak2020-12-22T19:58:34+02:00
Pertsonak BBKn Bizkaiaren garapen eta gizarte-kohesioaren alde egiten dugu.
Pertsonak dira gure gizartearen zutabeak

Pertsonek dute erabakiak hartzeko ahalmena, haztekoa eta gizartea aurrerantz bultzatzekoa. Zentzu horretan, kohesioa eta ongizatea dira BBKk lantzen dituen lehentasunak. Pertsonen arteko berdintasuna lortu duen eta denei aukera berberak ematen dizkien gizarte batek bakarrik egin baitezake gure lurraldea sendoagotzea.

Horretarako, biztanleria ez aktiboaren edo kaltetuaren barneratzea errazteko eta ongizatea lortzeko helburuarekin egiten du lan BBKk, haien partaidetza sozialaren eta lan partaidetzaren bitartez. Baita desgaitasunen bat edo buruko gaixotasunen bat duten Bizkaiko pertsonen barneratzea eta gizartean parte-hartzea laguntzen jarraitzeko ere. Horretarako, ohiko lanetan sartzeari eta emakumeen barneratzeari emango zaie lehentasuna.

Gainera, bizkaitarren zaharkitze aktiboa bultzatzen dugu, eta baita gizartean parte-hartzea, garapen pertsonala, genero berdintasun jarraitu eta koherentea ere, lan-berdintasunari eta gazteriari zuzendua gehienbat, eta familiei ere lagundu nahi diegu, haiek baitira lurraldearen zutabeak. Ildo berean, Bizkaian bazterketaren aurka borrokatzeko asmoa dugu, hirugarren sektorearekin elkarlanaren bitartez.

Proiektu nabarmenak