Carmelo Zuñiga
BBK Enplegu Inklusiboaren bidez lana topatu du
Enplegua eta ekintzailetza
Txikitatik erakutsi zidaten konponbideak jarreraz bilatzen, zailtasunen aurrean ez amore ematen.

Karmelok Biocruces Bizkaia-ko harrera-lekuan lan egiten du, eta bertan jende askok ikusten duen lehen aurpegia izaten da. Handik erreserbak eta barne-komunikazioak kudeatzen ditu, eta egunero laguntza ematen dio taldeari. Lanpostu hori bere ezaugarrietara egokitzen da, eta baloratua sentitzen da bertan.
Erosketa-sailean hasi zen, baina bere ikusmen-urritasunari buruz lankideekin hausnartu ondoren, are gehiago distiratzeko moduko leku bat aurkitu zuten elkarrekin.
“Lan edo behar asko egiten dut lankideekin, harreman handia dut haiekin, eta atsegin dut hori”, azaldu du irribarrez.
Carmelorentzat, desgaitasun bat izatea ez da oztopo bat, bere bizitzaren zati bat da, eta hala ikasi du txikitatik. “Beti erakutsi didate hori konpontzeko modua bilatzen”.
Enplegu inklusiboak aukerak sortzeaz gain, bizitzak eraldatzen ditu eta benetako balioa ematen die erakundeei. BBK Enplegu Inklusiboa programatik desgaitasuna duten pertsonei laguntzen zaie laneratzen, Bizkaia bidezkoago eta inklusiboago baten alde eginez.