Ziortza LLano
BBK Ekin saria eta Tipi Tapa Zentroan Bultzatzailea
Enplegua eta ekintzailetza
Pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dugu, zaldi-terapiaren bidez.

Zaldi-terapia, pertsona asko barrutik berreraiki ditzakeen praktika edo jardunbidea.
Tipi Tapa Zentroaren bihotzean, Ziortza Llanok bere helburua aurkitu du: dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea zaldiekin lagundutako terapiaren bidez. BBK Ekin sari ospetsua jaso ostean, Llanok bere motibazioa eta zentro honetan bultzatzen duen lana partekatu du gurekin, non zaldiekiko kontaktua balio handiko tresna terapeutiko bihurtzen den.

Terapia lagundua
«Egunero ikusten dut zaldiek lotura emozionalak sortzen dituztela, eta horrek ongizate fisikoa eta psikologikoa ematen diela gure erabiltzaileei», azaldu du Ziortzak. Berak gogoberoz gidatzen du inklusio eta garapen pertsonalarekin konprometitutako lantaldea.
Zaldiekin lagundutako terapiak, zaldiketa- eta psikologia-teknikak konbinatzen dituenak, parte-hartzaileen mugikortasuna, komunikazioa eta autoestimua hobetzen laguntzen du, ohiko errehabilitaziotik haratago doan esperientzia berezia eskainiz. Tipi Tapa Zentroa erreferente bihurtu da, bere ikuspegi berritzaileari eta BBK Ekin bezalako ekimenei esker, eta komunitatean gizarte-proiektu eraldatzaileak babesten ditu ekimen horrek.
«Dibertsitate funtzionala duten pertsonek beren buruarekiko konfiantza zelan berreskuratzen duten ikustea da nire poztasunik handiena», esanez amaitu du Ziortza Llanok, eta gogora ekarri du, zaldien izaeraren eta enpatiaren bidez, enpresa-munduaren erantzukizun sozial korporatibo diren oztopo ugari eraits daitezkeela.