Ireki da Berdintasunerako Zirgari Sarien 2023ko ediziorako proposamenak aurkezteko epealdia

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta aurten ere Berdintasunerako Zirgari Sariak emango dituzte martxoaren 8an (Emakumearen Nazioarteko Eguna). Herritarrek zabaldik dute dagoeneko sarietarako hautagaiak proposatzeko epealdia. Pertsona fisikoek zein erakundeek jasoko dituzte sariak.

Honako kategoria hauek daude:

  • Ohorezko saria: pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
  • Berdintasunerako proiektua: gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko proiektu bat edo batzuk, irabazteko asmorik gabeko elkarte edo entitateek eginak.
  • Berdintasunaren aldeko entitatea: irabazteko asmorik gabeko elkarte edota entitate bat edo batzuk, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean nabarmendutakoak.

Zirgari Sarien zortzigarren edizioa izango da 2023koa. BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipinitako sari hauen bidez aintzatespen publikoa ematen zaie berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona fisikoei eta entitateei. Horrez gainera, sari hauen bitartez berdintasuna eta emakumeen eskubidea sustatu nahi dira Bizkaian, eta bizkaitar guztiak horien babesera bildu daitezela lortu nahi da.

Saridun-proposamenak urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek. Zirgari Sarien epaimahaiak hautagai modura proposatu gabekoei eman ahal izango die saria.

Hautagaitzak posta elektronikoz (berdintasuna@bizkaia.eus) edo Berdintasunerako Zuzendaritzara joanda (Mazarredo 63, 3. solairua – 48009 Bilbo) aurkeztu daitezke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezartzen dituen bideak erabiliz ere.

Zirgari Sariak martxoaren 8aren (Emakumearen Nazioarteko Eguna) inguruan egingo den ekitaldian emango dira.