2019
Bakardade ikusezina
Eta gogorrena ez bada bakarrik hiltzea, bakarrik bizitzea baizik? Bilbo erdi-erdian jarritako eskultura hiperrealistak isildutako errealitate bati aurrez aurre begiratzera eraman gintuen: nahi gabeko bakardadea.
Bakardade ikusezina BBK Banku-fundazioaren kanpaina bar da, gure gizartearen arazo larrienetako eta isilduenetako bat bistaratzen duena: nahi gabeko bakardadea. Estatu mailan 2 milioi pertsona baino gehiagok eta Euskadin 106.000 pertsona baino gehiagok bizi duten errealitate bat. Egunez egun bizi den emozio-epidemia, sarri beranduegi denean bakarrik ikusten duguna.
Bi egunez, Bilboko Areatza pasealekuaren erdian, banku batean eserita zegoen adineko emakume baten eskultura hiperrealista jarri zuten, bakarrik. Hiritarrek harriduraz, kezkaz eta eztabaidarekin erantzun zuten. Ekintzaren bukaeran, eskulturak Mercedes irudikatzen zuela argitaratu zuten, 88 urteko bilbotarra, bakarrik bizi dena urte askoz, eta astean behin boluntario baten bisita baino ez duena. Bere alaitasuna eta bizitzeko grina izan ziren proiektuaren inspirazio-iturri.
Rubén Orozco Loza artista mexikarrak sortu zuen eskultura, besteak beste Frida Kahloren, David Bowieren edo Francisco Aita Santuaren eskultura hiperrealistak egiteagatik nazioartean ezaguna. Rubenek Mercedesen 500 argazki baino gehiago aztertu zituen, haren irudiaz gain, haren espiritua ere zehazteko.
Bakardade ikusezina kanpaina bat baino, gure ingurukoei enpatiaz begiratzeko eta inor alboratuko ez duen gizartea eraikitzeko deia da.