“BBK OFF FESTIVAL” ARTE ESZENIKOETAN PROPOSAMEN ARRISKATUEN BILA DABIL APIRILEAN EMATEKO

Iaz izandako arrakastaren ondoren, BBK OFF Festival-en bigarren edizioa izango da BBK Salan, izaera alternatiboko pieza eszenikoak sustatzea eta erakustea izanik bere helburu nagusia. Aretoak apirilaren lehen astea gordeko du (1etik 3ra eta 7tik 10era) proposamen ausartak agertokian jartzeko gure artisten talentua bultzatze aldera.

Aurten, gainera, BBK OFFek bere ekintza-esparrua zabalduko du Espainiako estatura irekitzeko, eta, berrikuntza legez, nazioarteko hainbat pieza gonbidatu izango ditu programazio ofizialetik kanpo, Europako Perform Europe programari esker. “Billenium” eta “To those born later” dira BBK OFFen ikusi ahal izango diren “Performing Futures” proiektuko bi piezak, eta proiektu hori aipaturiko programa europarrak hautatu du, “International Theatre Days in Belgrade” eta “PLACCC Festival” (Bilbao-Belgrado-Budapest) delakoekin batera.

Izena emateko epea otsailaren 7an ireki eta 27an amaituko da. Informazioa eta formularioa www.bbk.eus helbidean eskuratu ahal izango dira. Ekoizpen eszeniko ausartak, originalak, eldarniozkoak, agian ausartegiak ere, bilatzen dira, zirkuitu komertzialetik urrun daudenak.

Izen-emateak egin ahal izango dira, bbkoff@bbk.eus helbide elektronikora formulario bat bidalita.

Beren proposamenetan arriskuak hartzen dituzten eta lengoaia eszeniko berrien aldeko apustua egiten duten artista eta konpainiak bilatzen ditu BBK Salak, gehienez 2 orduko iraupena duten antzezlanekin. Gutxienez 1.000 euroko ordainsaria emango da, gehi txarteldegian batutakoaren % 100, ordubete eta bi ordu arteko lanen kasuan. Laburragoei dagokienez, diru-kopuru hori berori banatuko da beste proposamen batzuen artean (gehienez 3).

BBK Sala arduratuko da ikuskizun bakoitzaren atal teknikoaz estandar orokor batekin, baita emanaldien zabalkundea egiteaz ere bere ohiko euskarrietan.

Izena eman ostean, proposamenak formatu digitalean aurkeztu beharko dira otsailaren 27a baino lehen. Ondoren, BBK Salako talde ebaluatzaile batek iraupen luzeko zazpi proposamen (asteko egun bakoitzeko bana) eta sei labur aukeratuko ditu.

Lanak honako irizpide hauen arabera hautatuko dira: proposamenaren kalitatea, balio artistikoa eta zorroztasuna; genero-berdintasunarekiko eta euskararekiko konpromisoa; ibilbide artistikoa; proposamenaren bideragarritasun teknikoa; eta proposamenaren berrikuntza.

FORMULARIOA

OINARRIAK

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

EUS_PROYECTO EN IMÍGENES
IKUSI GALERIA