Familiak-en xedea
Familiak-en uste dugu Bizkaiko eraldaketa sozialerako gako-ingurunea direla familiak. Hazkuntza-etapa bakoitzean lantzen diren erronkak identifikatzen ditugu, eta, horiei aurre egiteko, tresnak, jarduerak eta ahots adituak jartzen ditugu familien eskura.
Zer eskaintzen dugu
Edukiak eta baliabideak
Ikusi makusi! Zer ikusi? Arte ugari!
Azaroak 17, 2026
Ziztu bizian aldatzen den mundu batean, atzera begiratzeko gelditzea hazteko modu boteretsua izan daiteke.
Nola hitz egin haurrekin edertasunaz, gorputzaz eta autoestimuaz
Azaroak 3, 2026
Norbera maitatzea, gizarteak gorputzetatik espero duenaren aurrean buru kritiko bat bezain garrantzitsua da.
Gutxiago gehiago da: nola izan jasangarriak gure armairuarekin
Urriak 19, 2026
Laurogeiko hamarkada bukaeran, prêt-à-porter zelakoak fast fashion-ari utzi zion lekua, eta arroparekin dugun harremana goitik behera aldatu zuen. Ia egunero zerbait estreinatzeko aukera genuen, errotazioa izugarria zelako eta prezioak oso baxuak, eta ez ginen jabetzen kontsumismo neurrigabe horrekin planetari eragiten ari gintzaizkion benetako kalteaz.
Familia-mahaia: janaria baino gehiago, berriz konektatzeko gunea
Irailak 7, 2026
Familian jateko orduari balio handiagoa ematea, elkarbizitzarako, transmisio kulturalerako eta zaintza emozionalerako une gisa, elikaduratik haratago.
GPS gurasoak
Abuztuak 24, 2026
Seme-alabei bizitzan antolatzen laguntzea funtsezkoa da haien ikaskuntzarako eta garapenerako, baina zer gertatzen da modu desegokian egiten dugunean?
Bat guztiontzat eta denak batentzat: familia egutegia
Abuztuak 10, 2026
Antolatzea funtsezkoa da bizikidetza on bat lortzeko, eta egutegi bat baino ez dago kide bakoitzak batera eta banaka zer jarduera dituen jakiteko. Praktikan hori nola egiten den ikusteko ideia batzuk emango dizkizugu