BBK Udalekuak programak datorren udarako izena emateko epea ireki du

BBK Urbaibai Zentroan BBK Udalekuak programaren beste edizio bat izango da uda honetan. BBK Udalekuak programak bere 38. ediziora iritsi da, bere funtsa galdu barik: aisialdirako gune bat eskaintzea, non umeek modu ludiko eta kooperatiboan ikasiko duten, kasu honetan, planetaren oraina eta etorkizuna jagon edo zaintzen, klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren bidez. Martxoaren 1ean irekiko da izena emateko epea.

Jasangarritasunaren aldeko apustua BBK Udalekuak programaren 38. edizio honetako eredu gastronomikoan ere nabarituko da. Beraz, elikadura osasungarria, orekatua, tokikoa eta kalitatezkoa lehenetsiko da. Uda honetan, haurrek menu dibertigarriak izango dituzte, modu osasungarrian prestatutako jakiekin eta 0KM produktuekin (sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak, inguruko ekoizleek ─besteak beste, BBK Azoka plataforma digitalean parte hartzen dutenetako batzuek─ hornituak, BBK-k lehen sektorearekin duen konpromisoaren parte gisa.

Gainera, BBK Udalekuetan euskara ohiko komunikabide lez sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraituko da, eta ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzeko apustuari eutsiko zaio.

Izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da, eta, beste batzuetan bezala, beharrezkoa izango da interesdunek BBK eta ZU atarian erabiltzaile gisa alta ematea eta, ondoren, BBK Udalekuetan parte hartzeko eskaera osatzea. Izen-ematea egiteko azken eguna martxoaren 22a da.

www.bbk.eus