GJHak beren eragina neurtzeko eta kudeatzeko lehen urratsa baino ez dira

Eragin edo inpaktuaren neurketa eta kudeaketa (INK) funtsezko lekua hartzen ari da Espainiako fundazio gehienen eguneroko jardunean. Halaz guztiz, hobetzeko konpromiso irmoa badago ere batez beste, lanaldi osoko 1,48 pertsonen baliokidea dedikatzen dira INKra, oraindik badago hobetzeko marjina sektore osoan inpaktu-datu gardenak eta alderagarriak sortzeko. Izan ere, Espainiako eta Europako fundazioen % 74k zailtasunak dituzte datuak biltzeko eta baliozkotzeko estrategia onenak egiteko. Hori da `Más allá de la rendición de cuentas. Cómo las fundaciones están aprendiendo a gestionar su impacto’ (Kontuak emateaz haratago. Zelan ari diren fundazioak beren eragina kudeatzen ikasten) txostenaren ondorio nagusietako bat; Esade Center for Social Impact (ECSI) erakundeak eta BBK banku-fundazioak egin dute txostena. Dokumentuak erakunde emaileen sektorearen egoera aztertzen du gizartean eta ingurumenean sortzen duten inpaktuaren neurketa eta kudeaketari (INK) dagokionez; 40 fundazio emailek ?horietako 21 espainiarrak dira? emandako informaziotik abiatuta egin da txostena.

Fundazioek beren helburu sozialak betetzen dituzten edo ez jakin behar dute, eta, horregatik, garrantzitsua da haien eragin edo inpaktua neurtzea eta kudeatzea. Ildo horretan, Espainiako fundazioen sektorea erritmo azkarrean ari da garatzen INKari dagokionez, nabarmendu du Lisa Hehenberger ECSIko zuzendari eta, Leonora Buckland, Laura Reijnders eta Deborah Gold ECSIko ikertzaileekin batera, txostenaren egileetako batek. Inpaktuaren neurketa eta kudeaketa errealitate onartua da gaur egun, eta XXI. mendeko edozein gizarte-erakunderen kudeaketan elementu kritikoa, dela fundazio bat, dela GKE bat, dela inpaktuarekin lotutako erakunde bat.  Gure lana, azken finean, erakunde horiei inpaktu handiagoa sortzen laguntzea da, beren jardueren bitartez, azaldu du Hehenberger-ek.

 

Erronkak: inpaktuaren eta kudeaketaren gardentasuna

Hala ere, Espainiako eta Europako fundazioak ?147.000 inguru dira, 511.000 milioi euro inguru kudeatzen dituzte aktiboetan eta zuzkiduretan (endowments), eta 60.000 milioi euro inguru ematen dituzte urtean?, beren eraginaren eta eguneroko kudeaketa-praktiken gardentasunari dagokionez, atzean geratzen ari dira beren homologo estatubatuarrekin alderatuta. Txostenean jasotako datuen arabera, Espainiako eta Europako fundazioek erronka teknikoei zelan mugitu INK metodologien panorama konplexuan eta praktikoei zelan txertatu inpaktua kudeatzeko jardunbide sendoak beren erakundeetan egin behar diete aurre. Hala ere, txostenak erakusten duen bezala, ikaskuntza-kultura sendoagoak garatzeko asmoa azkar ari da hazten.  Gainera, ongintzako fundazioek inpaktuaren neurketak planteatzen dituen erronka berriei egin behar diete aurre, gero eta gehiago planteatzen baitute zelan neurtu arazo sistemiko konplexuak: klima-aldaketa, desberdintasunak, pobrezia eta abar, inpaktu-metrika sinpleak gezurtatzen dituztenak.

 

Gizarte-ekintza neurtzea, hobetzeko

Gaur egun, fundazioek beren eragina kudeatzeko estrategia kokatzeko gehien erabiltzen dituzten bi tresnak hauek dira: Nazio Batuen GJHak (% 43k erabiltzen dute) eta aldaketaren teoriaren metodologia (% 82k hau ere aplikatzen dute). Biak ala biak lehen urratsa dira fundazioen sektorearen barruan lehentasunen eta irizpideen harmonizazioa hobetzeko. Hala ere, azterlanak ondorioztatzen du tresna horiek makro mailako gida diren arren, oraindik ere mikro mailan aurre egin beharreko erronkak daudela gizarte-erakundeen euren barruan, zaila baita bi hurbilketen artean harreman zuzena ezartzea.

Alderdi positiboa da fundazio emaileak xehetasun teknikoetatik haratago doazela eta gai estrategikoagoetan zentratzen direla, adibidez fundazioaren eta babestutako proiektuen arteko botere-dinamiketan, barneko nahiz kanpoko gaitasunen garapenean eta konfiantzaren eta kontu-ematearen arteko orekan.

Txosten honen informazioa Espainiako eta Europako Praktika Komunitateetako (PK) kideek eman dute. ESADEren ECSIk sortu zituen fundazio emaileen bi talde horiek 2020. urtearen amaieran, BBKrekin lankidetzan eta European Venture Philanthropy Association-ekin (EVPA) eta Espainiako Fundazioen Elkartearekin (AEF) elkartuta, gardentasun-maila, ezaupideen bateratzea eta Europako fundazioen sektorearen barruan trukea gehitu edo areagotzeko.