Kultura irisgarria eta oztoporik gabea sustatzen dugu, Bizkaian artea, sormena eta berrikuntza bultzatuz

Ikuspuntua

Artearen eta kulturaren boterea gizartea eraldatzeko bultzada gisa. Kultura-eskaintza askotarikoa, berritzailea eta kalitatezkoa eskuratzeko aukera ziurtatuz.

Kultura kohesiorako eta adierazpenerako tresna bihurtzen dugu, artea eta sormena oztopo ekonomiko, sozial edo fisikorik gabe eskuratzea erraztuz. Bizkaian kultura-aniztasuna bultzatzen dugu, sortzen ari diren artistei laguntzen diegu eta musika, antzerkia, literatura eta arte eszenikoak bizi diren espazioak finkatzen ditugu, gizartea aberasteko.

Artea eta kultura gizartea eraldatzeko tresna indartsuak dira. Herritarren parte-hartzea eta kulturarako bidezko sarbidea sustatzen ditugu, kohesio soziala, pentsamendu kritikoa eta aniztasuna indartuko dituzten espazioak eta esperientziak sustatuz.

Sormenaren aldeko apustua egiten dugu, aldaketarako eragile gisa. Tradizioa eta abangoardia uztartuz adierazpide berriak esploratzen dituzten artista emergenteei eta proiektu berritzaileei laguntzen diegu. Artea teknologiarekin, jasangarritasunarekin eta esperimentazioarekin lotzen duten ekimenak bultzatzen ditugu.

Euskal hizkuntza eta kultura gure nortasunaren funtsezko zati gisa defendatzen ditugu. Kultur programazioan erabilera eta hedapena sustatzen ditugu, tokiko sortzaileei ikusgarritasuna emanez eta euskara bere adierazpen artistiko guztietan zaindu eta proiektatuko duten ekimenak babestuz.

Bizkaiko ekosistema artistikoa indartzeko funtsezko kultur erakundeekin lankidetzan ari gara, estaerako, Guggenheim museoarekin edo Bilbao Museoarekin. Kulturarako sarbidea zabaltzen duten espazio eta jaialdiak babesten ditugu, esaterako, Bilbao BBK Live, proposamen berrien ekoizpena eta erakusketa errazten dugu, eta artea lurraldeko txoko guztietara irits dadin lan egiten dugu.

Espazioak eta proiektuak

  • Sala BBK

    Sala BBK

    Un punto de encuentro donde la música, el teatro, el cine y la literatura cobran vida. Sala BBK es mucho más que un auditorio, es un espacio que impulsa la creatividad y la cultura en Bilbao.

  • Sala BBK

    Sala BBK

    Musika, antzerkia, zinema eta literatura berpizten dituen topagunea. BBK Sala auditoriuma baino askoz gehiago da: Bilbon sormena eta kultura bultzatzen dituen gunea da.

  • Sala BBK Space

    Sala BBK Space

    A meeting point where music, theatre, cinema and literature come to life. Sala BBK is much more than an auditorium. It is a space that stimulates creativity and culture in Bilbao.

  • Cultura inclusiva

    Cultura inclusiva

    Apostamos por una cultura accesible e inclusiva en Bizkaia, rompiendo barreras económicas, sociales y físicas para que todas las personas puedan disfrutar y participar en la vida cultural.

  • Kultura inklusiboa

    Kultura inklusiboa

    Bizkaian kultura irisgarri eta inklusibo baten alde egiten dugu, oztopo ekonomiko, sozial eta fisikoak hautsiz, pertsona guztiek bizitza kulturalean gozatu eta parte hartu ahal izan dezaten.

  • Inclusive culture

    Inclusive culture

    We are committed to an accessible and inclusive culture in Bizkaia, breaking down economic, social and physical barriers so that all people can enjoy and participate in cultural life.

  • Sala BBK

    Sala BBK

    Donde la cultura cobra vida a través de la música, el teatro, el cine y las artes escénicas. Un espacio para inspirar, emocionar y compartir experiencias inolvidables en el corazón de Bilbao.

  • BBK Sala

    BBK Sala

    Non kulturak bizia hartzen duen musikaren, antzerkiaren, zinemaren eta arte eszenikoen bidez. Inspiratzeko, hunkitzeko eta esperientzia ahaztezinak partekatzeko gune bat Bilboko erdigunean.

  • Sala BBK

    Sala BBK

    Where culture comes to life through music, theatre, film and the performing arts. A space to inspire, excite and share unforgettable experiences in the heart of Bilbao.

Agenda