Pertsonak

Gaur egun aitite-amama izatea

Sasoiko Zentroa , 30 iraila 2026 , 10:00h

Gozatu bilobekin, zure denborari, zaletasunei eta planei uko egin gabe

Aitite-amamen rola aldatu egin dela sentitzen duzu? Gaur egungo familiek erritmo, teknologia eta hazkuntza-modu berriei egin behar diete aurre. Aldi berean, pertsona asko bizitza aktibo, independente eta proiektuz betetako batekin iristen dira erretirora.

Gaur egun aitite-amama izatea zu bezalako pertsonek eta zu bezalako pertsonentzat pentsatutako topaketa- eta hausnarketa-gunea da. Ez dizugu esango nola zaindu behar dituzun bilobak; elkarrekin hitz egingo dugu, esperientziak partekatuko ditugu eta XXI. mendean aitite edo amama izateak zer esan nahi duen definituko dugu.

Saioetan, konfiantzaz hitz egingo dugu gaur egungo familien erronkei buruz eta txikiekin gozatzeko moduari buruz, geure bizitza alde batera utzi gabe. Laguntzea eta zaintzea oso esperientzia aberasgarria izan daiteke, baina mugak jartzen ikastea, gure zaletasunetarako denbora gordetzea eta familia osoarentzat egokia izango den oreka aurkitzea ere garrantzitsua da.

Profesionalen laguntzarekin, eguneroko egoerak partekatuko ditugu eta bilobekin gozatzeko, hobeto komunikatzeko eta haien aita-amekin sor daitezkeen ohiko tirabirak saihesteko tresna praktikoak ezagutuko ditugu. Ez duzu pedagogiari buruz jakin behar: parte hartzeko, beste esperientzia batzuk entzuteko eta zeurea eskaintzeko gogoa besterik ez duzu behar.

Gainera, «Aitite-amama modernoaren dekalogoa» diseinatuko dugu elkarrekin. Dokumentu kolektibo horretan gure eskubideak, erantzukizunak eta mugak jasoko ditugu, adinekoen esperientzia balioan jartzeko eta haien ahotsa Bizkaia osoan entzunarazteko.

Zure esperientzia garrantzitsua delako, baina zure denbora ere bai. Eman izena eta parte hartu familia-etapa hau bizitzeko modu berri baten eraikuntzan.

  • Irailaren 30etik abenduaren 2ra
  • Asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara
  • 10 saio

Prezioa: 60 €