Kuna proiektua

Inspirazioz betetako etorkizuna eskaintzen diogu Bizkaia eta munduari, berrikuntza sozialaren bidez.

Urazurrutia Kalea 3, 48003, Bilbao

kuna@bbk.eus

944 152 304

BBK Kunaren xedea

Kuna beti egon da Bizkaiko errealitateari lotuta, bere behar aldakorrei erantzuten dieten ekimenak gidatuz. 100 urte baino gehiagoz, BBK Banku-fundazioak gizarte inpaktu positiboa sortzeko eta gizarte inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko proiektuak sustatu ditu.

3 zutabe estrategikotan oinarritzen gara.

Joera eta erronka berriak aztertzen ditugu, gizarte-aldaketak ulertzeko eta horiei aurre hartzeko. Gizarte-berrikuntzaren bitartez, etengabe eraldatzen ari den gizarte baten beharrei erantzungo dieten irtenbideak bultzatzen ditugu.

Kunan uste dugu erronka handiek erantzun partekatuak eskatzen dituztela. Horregatik, herritarren, enpresen, erakundeen eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatzen dugu, adimen kolektiboa bultzatuz Euskadiko gizarte-berrikuntzaren eta garapen jasangarriaren motor gisa.

Ideiak gizartean eragin positiboa duten benetako proiektu bihurtzen ditugu. Metodologia parte-hartzaileak aplikatzen ditugu gure lurraldeko gizarte-erronkei erantzungo dieten irtenbide berritzaileak diseinatu, probatu eta eskalatzeko.

Kuna kideak

Gizarte zibila

  • Auzoko aholku-kontseilua
  • Elkarteak
  • Herritarrak

Sektore publikoa

  • Bilboko Udala
  • Erakundeak

Akademia

  • Institutoa
  • Unibertsitateak
  • Ikerketa-zentroak

Sektore pribatua

  • Enpresak
  • ETEak
  • Startupak

Auzoko aholku-kontseilua

Kunak berak sortutako eragile bat, auzoko biztanleek esateko dutena entzun eta ekimenetan sar daitezen ziurtatzeko. Gainera, konponbideak elkarrekin sortzen laguntzea, tailer eta saioetan aktiboki parte hartuz.

Daniel Innerarityk gidatuta eta tokiko adituek osatuta, eragile honen helburua ekimenen ekosistemari esperientzia eta jakintza ematea da, bere ezagutzaren bidez ekimen bakoitzaren inpaktua indartuz eta zabalduz.

Proiektuak

  • ETORKIZUN INSPIRATZAILEAK

    ETORKIZUN INSPIRATZAILEAK

    Etorkizun Inspiratzaileak BBK Kunaren ekimena da, Bizkaira nazioarteko aditu eta erreferentziazko ahotsen eskutik ezagutza, joera globalak eta hausnarketa estrategikoak ekartzea helburu duena.

  • DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

    DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

    Dirulaguntzen Deialdia BBK Fundazioak eta BBK Kunak sustatutako ekimena da, Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan teknologia berrien erabilera bultzatzeko.

  • Etorkizuneko biztanleak

    Etorkizuneko biztanleak

    Etorkizuneko Biztanleak herritarren parte-hartzea eta gazteen ahotsa barne hartzen dituen ekimena da, etorkizuneko eszenatokiak definitzeko eta Euskadiko erronka nagusien irtenbideak diseinatzeko.

  • The Future Game

    The Future Game

    The Future Game BBK Kunaren gazteentzako parte-hartze laborategi bat da, etorkizuna markatuko duten gaiei buruzko belaunaldi berrien ikuspegia jasotzen duena. Gamifikatutako esperientzia baten bidez, gehien kezkatzen dizkien erronken inguruko hausnarketa eta parte-hartzea bultzatzen ditu.

Deialdiak eta laguntzak
Ekitaldien agenda