Ingurumena2020-12-22T19:55:28+02:00
Ingurumena Gure neska-mutikoak dira etorkizuna. Beraientzat jartzen ditugu martxan egitasmoak eta jarduerak, Bizkaia bihotzetik hazarazi dadin.
Ingurumenarekiko konpromisoa

BBKk argi du arlo guztietan gizarte eredu jasangarriago baten alde egin behar dugula. Horietako bat, ezagunena agian, ingurumena da. Ingurumena babestearen eta beti etorkizunera begira aurrera egingo duen gizarte bat sortzearen aldeko apustua da gure lehentasunetako bat.

Horretarako, gure zentroetako bat, Urdaibain kokatua eta udalekuak hartzeagatik ezaguna, klima aldaketa arloko erreferentziako zentroa bilakatuko da, GJHen garrantzitik abiatuta, eta 13. GHSaren klimaren aldeko ekintzetan duen oinarrizko betekizuna onetsiz.

Halaber, lehenengo sektorean enpleguari eta jarduerari laguntzea funtsezko ikusten dugu, bai nekazaritzako azokei lagunduz bai produktuak online saltzen edo beste proiektu batzuetan lagunduz.